jueves, 21 de febrero de 2013

For the birds




      “For the birds” film laburra ikusi ondoren, argi eta garbi gelditzen zaigu zein den egileak igorri nahi duen mezua. Hasieran, berdinak diren txori txikiak desberdina den eta handiagoa den txori bat baztertu egiten dute. Baina azkenean, egoera txarrean amaitzen direnak txori txikiak dira, beste txoriaz irri egin duten hauek. Horrela bada, badakigu gaur egun bazterketa ez dela desagertu eta askotan nahigabe egiten dugula, ohartu gabe. Baina azken finean, guztiok desberdinak gara, beraz, zergatik baztertu desberdina den pertsona bat gu guztiok berdinak ez bagara? Aurrerapauso handiak egin behar ditugu oraindik ere guztion burutatik bazterketa hitza desagertzeko.

1 comentario:

  1. Aurrerapauso handiak egin behar ditugu diozu, zein izan da zuk emandako pausoak? Erantzuna eman azken hausnarketarekin batera.

    ResponderEliminar