Mostrando entradas con la etiqueta filma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta filma. Mostrar todas las entradas

jueves, 9 de mayo de 2013

Si puó fare (2008) - Giulio Manfredonia


Gaur ikasgai honen azken aurreko saioa izan dugu eta “Si puó fare” italiar filma ikusi dugu. 2008. urtean Giulio Manfredoniak, italiar film zuzendariak, egin zuen pelikula hau.

“Si puó fare” Nello-ren historiara hurbiltzen gaitu, gizon bat zeinen bere zorte txarra lanean eta ideiak politiko ezkertiarrak direla eta, pertsona “eroen” kooperatiba bat zuzentzera derrigortuta ikusten du bere burua. Filmak ez du “eroaren” irudiari buruz bakarrik hitz egiten, baizik eta baita gizartea eta lanaren munduari buruz ere. Nello-k, etorkizun on bat eskaini nahi die medikazioak eta administrazioak direla eta, logaletuak eta baztertuak bizi diren pertsona horiei. Filmak esaten gaitu lanak kohesio soziala, independentzia ekonomikoa eta askatasuna ematen gaituela, eta aldi berean, errutina bat ezartzen duela. Nello-k bere “langileen” izenak ikasteaz kezkatzen da eta pertsona hauen kausa “bere kausa” bezala hartzen du. Gizon egozentrikoa da eta ezkertertiar politika idealistaren irudia. Aldi berean, krisi garaietan arrakasta izateko gogoak erakusten ditu. 

Film honek oso modu argi batean deskribatzen du nola taldea (edo bere langileak) aldatzen joaten da Nelloren laguntzaz; hasieran zeukaten ideia (zorua enmaketatzen jarduten den enpresa) gertaera (protagonisten irteera erietxetik) batean bihurtzen da. Horrez gain, filmak honako hau transmititu nahi gaitu ikusleei: dena egiten ahal da, ezinezko eginezinak ez dira existitzen ezta hauek egiteko gai ez diren eroak erez.  Baina batez ere, film hau ikusi ondoren honekin gelditu behar gara: “Si puó fare” aukera ematen gaitu guztiok zeinen eroak gauden pentsatzeko.

Nire ustez, gizartean dagoen pentsamendua gaitzak edo zailtasunak dituzten pertsonak oztopo bat direla da; eta ohikoak ez diren eta bereziak diren jarrerak eta jokaerak izateagatik ez dira onartzen. Arazo hauek dituzten pertsonekin zer egitea arazo larri batean bihurtu da. Eta hortik abiatuz, psikiatrikoen existentzia azaltzen ahal dugu, non elkarbizitzan bizitzeko gai ez direla uste dugun pertsonak bereizten eta kontrolatzen dira. Nire iritzia psikiatrikoei buruz emango nuke, baina oraindik ez dakit asko hauei buruz, ez dakit pertsonentzat benetan lagungarriak diren edo ez. Hala ere, gauza guztiak bezala, bere alde txarrak eta onak dituela uste dut. Zerbait ona esateagatik, agian, pertsonen gaitzak sendatzen saiatzen direla. Eta txarra, gaitzak sendatzeko medikazio gehiegi erabiltzen dituztela. Filman argi eta garbi ikusten da medikazioa ez diela zoriontasuna ematen, zeren eta medikazio gutxiagorekin eta askatasuna (kasu honetan, lan munduan sartzea adibidez) gehiagorekin zoriontasuna handiagoa da.



 Zinemak “eroaren” irudira hurbildu nahi izan da ikuspuntu desberdinetatik eta ulertu du pertsona hauen adimena esploratuz gero giza baldintzari buruz gauza asko ikasten ahal direla. Bestalde, esatekoa da lengoaia beste faktore garrantzitsu bat bihurtu da, “elbarri, minusbaliatu, eroa...” bezalako terminoez bete da, baina ez dugu pentsatu gizartean gaixotasun konstante batean bizi garela, non “depresioa” edo “estres” bezala ezagutzen diren emozioen desoreka ez dira “gaixotasunaren” konnotazio negatiboekin izendatzen. Beraz, aldatu beharreko zerbait da lengoaia, baina gaur egun konnotazio txarrak kaletik edo edozein tokitik gehiegi entzuten dira eta nahigabe ateratzen zaizkigu, pentsatu gabe.



Bukatzeko, esan beharra daukat horrelako filmak gure pentsamenduak aldatzeko gaitasuna dutela, eta nire ustetan, ikaragarrizko gaitasuna. Filma ikusi baino lehen edozeinek esan dezake “eroak lanean? Ezinezkoa”. Baina ikusi ondoren, begiak ireki egiten gaituzte protagonistek eta pertsona hauei ulertzera iristen gara. Neri, behintzat, askotan aldatu zaizkit ideiak mota honetako pelikulak ikustean (adibidez, kurtso honetan ikusitako "Elling" filma). Film honetan oso argi ikusten da nola hasieran, bakarrik  batek dauka konfidantza pertsona hauengan lan munduari dagokionez. Baina azkenean, gero eta jende gehiago kontratatzen ditu pertsona hauek. Gu ez badugu konfidantza pertsona hauengan, nork izango du ba? Beraz: 


Gu gai bagara, haiek zergatik ez?

Gure lanari etekina ateratzeko...

"El Hombre Elefante" filma ikusi dugu eta honi buruzko lana egin dugu. Hementxe sartu eta gure lana ikusteko aukera izango duzue.

Jone Bizente
Cristina Merayo
Yesika Montalvo
Alazne Ramos

Kuluxkak.

martes, 7 de mayo de 2013

Promises (2001) – Carlos Bolado, B.Z. Goldberg, Justine Shapiro



Duela egun batzuk 2001. urtean egindako “Promesas” (Promises) film-dokumentala ikusi genuen gelan. Palestina eta Israel-en arteko gatazka kontatzen du ume talde baten begiradaren bidez. Film-dokumental honen autoreek 7 haur judu eta palestinar elkarrizketatzen dituzte, haien bizitzei eta egoerei buruzko galderak eginez.

Ume hauek Jerusalén-en bizitzea zer den kontatzen digute haien esperientzietatik abiatuz. Horrela, ikusleek ulertu egiten dugu zergatik daukaten gatazka hori eta horrekin batera, ia ezinezkoa den bakea lortzeko zenbat zailtasun dituzten.

Esan beharrekoa da ume hauen jarraipena 1995-1998 urte artean egin zela eta interes eta emozio gehien sortu dituen pasartea honako hau dela: pentsamendu desberdinak dituzten umeetako batzuei kontaktuan eta harremanetan jartzen dietenean.

Honekin batera, gatazkaren gaiaz gain, kultur aniztasunaren gaia lantzen da: dokumentalean ikus dezakegu hain gertu bizi diren umeek zer nolako kultura desberdina daukaten. Filma ikusi ondoren, bakoitzak hausnartu dezake gai honen inguruan.  Kultur aniztasun honekin lotuta, esan beharrekoa da bertan ere kultur aniztasun hori hurbiletik bizi dugula. Adibidez, Euskal Herrian dauden etorkinen kopurua oso altua da, horregatik, gai honen inguruan etengabe aurrerapausoak egiten saiatzen ari gara. Etorkinei lagun behar diegu gure kultura ulertzen, gure kulturan integratzen…baina beti ere, haien kultura errespetatuz eta ahaztu gabe.

         Beraz, oso aberasgarria da hemen daukagun egoera. Hau dela eta, kultur aniztasuna faktore aberasgarritzat hartu behar dugu eta gurekin izango ditugun txikiei hori transmititu behar diegu ere. Eta hau guztiaren gakoa, nire ustez, ERRESPETUAN dago.


viernes, 3 de mayo de 2013

Profesor Lazhar (2011) - Philippe Falardeau

Bachir Lazhar, 55 urteko Lehen Hezkuntzako irakasle bat da.  Montreal-ko ikastetxe batean kontratatua da gertaera tragiko baten ondorioz hildako irakasle  bat ordezkatzeko. Ikastetxean heriotzaren misterioarekin obsesionatuak dauden ikasle talde bat ezagutuko du. Horregatik, Lazhar-ek bere ikasleei aurrera egiten lagundu behar die kurtsoa aurrera eraman dezaten. Gehien bat heriotza eta hezkuntza jorratzen dituen film bat da, baina beste gai aunitz lantzen direla esan beharra dago, errespetua adibidez.

      Irakasle berri honek erabiltzen dituen metodoak zaharkituak dira eta bere izaera oso berezia da. Horregatik, ikastetxean erabiltzen den metodologiara, arauetara,balioetara… egokitu behar da. Hala ere, arau horiek apurtu eta bere ikasleekin dolua lantzea erabakitzen du, normalean, lantzen ez den gaia. Horrela, Bachir Lazhar-ek emozioei garrantzia ematen die eta hauek bultatzen ditu bere ikasleekin, beti ere ikasleekin eduki behar den maitasuna ahaztu gabe.

        Honekin batera, nire iritzia emango dut. Pelikula honek oso ongi isladatzen du nola umeei errealitateari aurre egiten hezi behar zaie. Horretarako, oso garrantzitsuak dira emozioak eta hauek Haur Hezkuntzatik aurrera lantzea beharrezkoa da. Beraz, irakaslearen papera ez da irakastea bakarrik, baita hezitzea ere.

"Un aula es un lugar para la amistad, el trabajo y la cortesía. Un lugar lleno de vida al que le dedicas tu vida y en el que te dan su vida"

martes, 12 de marzo de 2013

ELLING

Joan den astean "Elling" filma ikusi ondoren, argi eta garbi ikusten dugu, nahiz eta pelikulako bi protagonistak arazoak izan, aurrera egiteko eta hobekuntzak egiteko gai izan direla. Hau da, pelikulak transmititu nahi duen mezuetako bat autonomiarekin zerikusia dauka, bi pertsonai hauen garapena ikusteko aukera izan dugu eta autonomia lortzeko egin duten bidea ikusi dugu.

Aipatzekoa da bi pertsonai hauen bizitzak oso desberdinak izan direla. Ellingeri dagokionez, oso babestua bizi izan da txiki txikitatik eta ez da inoiz etxetik atera. Kjell Bjarneri dagokionez, berriz, abandonatuta izan zen. Beraz, egoera erabat desberdinetan bizi izan dira. Izaera aldetik, oso desberdinak dira ere.  Kjell Bjarne oso kuriosoa da, kotxeak konpontzea gustatzen zaio, emakumeak etab. Elling berriz, guztiz kontrakoa da, ez dauka kuriositate hori. Hala ere, bien artean lortu dute autonomia lortze eta kalean pertsona guztiak egiten dituzten gauzak egitea.

Nire ustez, filmak transmititu nahi duen mezua oso modu egokian egiten du. Nahiz eta bi pertsonai hauek laguntza beharrezkoa duten, autonomia lortzeko askatasuna behar dute eta hori pelikulan oso argi ikusten da.