jueves, 21 de febrero de 2013

Hasteko hausnarketa txikia


Eguneroko edo ikaste koaderno honi hasiera emateko, hainbat gaiei buruzko hausnarketa txiki honekin hasiko naiz. Talde lana hitza entzuterakoan, "adostasun" hitza datorkit burura. Nire ustetan, oso garrantzitsua da talde bateko kide guztiek adostasun batera iristea (adibidez, helburua zein izango den esatea) lana aurrera joan dadin. Aldi berean, askotan aipatutakoa izan ohi da zailtasun nagusia besteekin lan egiterako orduan, baina iritziak trukatuz eta besteen esanak errespetatuz lana aurrera ateratzea ez da zaila izaten.

Ni talde lanean aritu naizenean, planifikazioari dagokionez ez dut inoiz arazorik eduki. Zure taldea osatzerako orduan, jakin behar duzu pertsona horiekin lan egin beharko duzula eta horregatik lehenengo pausua hauek ongi ezagutzea izaten da. Ondoren, lehen aipatu dudan adostasuna dator, helburua zein izango den planifikatzea eta azkenik, lana aurrera eramatea. Normalena, eta talde gehienetan egiten dena, lana banatzea da. Horrela, bakoitzak zati txiki bat ongi lantzeko aukera izango du eta besteei ikasitakoa edo irakurritakoa transmititzeko. Hau da planifikatzeko erabiltzen dudan metodoa talde lanean aritzen naizenean. Ez dugu ahaztu behar gakoa errespetuan dagoela. Hau da, besteen iritziak errespetatuz talde lanean giro egokia eta zuzena suertatuko da.

Honez gain, bakarkako lana aipatu beharra dago. Niretzat, ikastea, ezagutzak osatzea eta ezagutzak handitzea da, bai esperientziaren eta dagoeneko ezagutzen dugunarean bidez eta bai gauza berrien bidez. Bakarrik lan egiterako orduan abantailak ugariak dira, ez baituzu besteen iritzia kontuan hartu behar eta adostasun batera iritsi behar. Zuk pentsatzen duzuna eta zuk nahi duzuna egingo duzu ikasten edo bakarkako lan bat egiten ari zarenean. Gainera, zure estrategi propioak erabiltzeko aukera duzu, bakoitzak bereak baititu ikasterako orduan. Momentuz, nire estrategien bidez txarrak ez diren emaitzak lortu ditut. Horregatik, betidanik izan dudan ikasteko moduarekin jarraitzen dut.

Azkenik, komunikazio eraginkorrari dagokionez, aipatu beharra dago bakoitzak bere erara transmititzen dituela sentimenduak eta emozioak. Nik hitz egiten ari naizenean gelakideek arreta jarri behar dutela iruditzen zait, horregatik, besteak entzun behar ditudanean komunikazioak laguntzeko helburuarekin arreta jartzen dut, bai nik bai besteek. Orain arte esan dudan guztia lortzeko, hau da, ikasteko eta talde lanean aritzeko batez ere, behar beharrezkoa da komunikazioa eraginkorra izatea, horrela lortuko baitugu ditugun helburuak eta metak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario