jueves, 21 de febrero de 2013

Ongi etorriak, welcome, bienvenido, bienvenuto, bienvenue !!

Ongi etorriak nire blog berrira!

"Eskola Inklusiboaren Oinarriak" ikasgaiari buruzko guztia aurkituko duzue hemen, hau da, ikasgaian ematen ari garena, nire iritziak, hausnarketak, usteak, balorazioak...Eta batez ere, etorkizunean irakasle izango naizenez, nire pentsamenduak eta arreta deitzen didaten gauzak plazaratuko ditut. Horrela, ikasketa koadernoa osatuz.

Inklusibotasunera heltzeko denon lana beharrezkoa da; irakasleen, ikasleen, eta gurasoen arteko lana bultzatu egin behar da. Gure eskolak ikasle guztien beharrak kontuan hartu behar ditu, bakoitzaren maila ekonomikoa, kultura, hizkuntza, folklorea etab. Hau guztiak ANIZTASUNA osatzen du eta eskola inklusibora iristeko, aipatutako beharrak kontuan hartzea funtsezkoa da. Beraz, buruan sar dezagun :

 IKASLEEN DESBERDINTASUNAK, GURE ABERASTASUNA !!


No hay comentarios:

Publicar un comentario