Atzoko saioan edo klasean ikusmen zailtasunei buruz hitz egin genuen. Egia esan, ikusitako bideoaren ondoren ugariak dira gorputzean gelditzen zaizkizun sentsazioak. Nahiz eta ez ikusi, oso zoriontsu bizi ziren bertan agertzen ziren ume guztiak, eta askotan, kontrakoa uste dugu. Baina zoriontasun hori lortzeko gure laguntza beharrezkoa dute, horrela gizartearen parte sentituko direlako. Nire esperientziari dagokionez, ez ditut zailtasun hauek dituzten umeak hurbiletik ezagutu. Hala ere, ezagutzea gustatuko litzaidake, aberasgarria baita pertsona hauetatik ikastea; irakasten diezun bitartean haietatik asko ikasten duzu.
Gaur egun, pertsona hauen egoera hobetu egin dela uste dut. Adibidez, nire eskolan eta institutuan pertsona hauentzat egokitutak zeuden instalazio guztiak eta gelan integrazioa asko sustatzen zuten. Kaletik ibiltzen naizenean, batez ere hirietan, ikusten dut hobekuntza handiak eman direla, adibidez, semaforoak soinuekin, botiketan dagoen "braille" alfabetoa...
Youtuben ikusmen zailtasunak dituzten umeei buruzko bideoak ikusi ondoren, interesgarria iruditu zaidan bat harrapatu dut, ea zuei ere baliagarria zaizuen.
"Itsua naiz argien taupadei,
begietako itzalei,
itsua urdinaren zeruari eta eguzkiaren zuriari.
Baina ez nago ilun.
Sentitzean ikusten dut"
ResponderEliminarEl chico ciego (1964) laburrari buruz ari zara??? Filmean argi agertzen zaigu zer den eskola berezia, zelan ikasten duten eta nola sozializatzen diren. Jende andana eta hiriak ez dira erakargarriak beraz toki lasai eta apartu batean babesten dira, formazioa eta indarrak hartu ostean berriro hirira eta jende artean integratzeko eta bat gehiago izateko asmoz.
"Ezagutzea gustatuko litzaidake, aberasgarria baita pertsona hauetatik ikastea", beraz nola hurbilduko zara, nora??
Bai, "El chico ciego"-ri buruz ari naiz. Egia da filmean argi agertzen zaigula zer den eskola berezia eta toki lasaia dela. Horregatik, bertan zoriontsu bizi direla esaten dut, bideoan hori ikusteko aukera izan genuelako. Esan dudan bezala, ez dut inoiz horrelako umerik ezagutu eta agian, ikusmen zailtasunei buruzko elkarteetara joatea aukera polita eta ona da ume hauek eta beren egoerak ezagutzeko, eta berdina beste hainbat zailtasun batzuekin. Beraz, ahal dudanean saiatuko naiz ume hauei buruz gehiago jakiten eta ezagutzen, horrela, hauetaz ikasteko.
ResponderEliminar