jueves, 21 de marzo de 2013

ESPERIMENTAZIO SAIOA


Joan den astean hasi ginen esperimentazio saioarekin eta bihar amaituko dugu. Antolakuntza eta Eskola Inklusiboa ikasgaiak batu ditugu bi aste hauetan eta Haur Hezkuntzako 2.mailako bi gelak elkartu gara asteko egun batzuetan.

Saio hauek aurrera eramateko, 4 pertsonako taldeak sortu dituzte irakasleek. Talde hauek haiek egin dituzte, gure betiko taldekideak ez direnekin lan egiten ikasteko. Lehenengo egunean, oinarrizko teoria birpasatu genuen, adibidez, honako galdera hauei eman genien erantzuna: Zer da eskola inklusiboa? Zein desberdintasun dago inklusioa eta integrazioaren artean?. Denen artean eman genien erantzuna galdera hauei eta aldi berean, bakoitzak bere iritzia emateko aukera izan genuen, baita debatitzeko ere.

Nahiz eta gai askori buruz hitz egin, gehienok inklusioa eta integrazioaren arteko desberdinetasunean jarri genuen interes gehiena, nik behintzat kuriositatea bainuen desberdintasun horri buruz. Hasiera batean, bi kontzeptu hauek esanahi bera zutela uste nuen, baina hainbat artikulu eta teoria irakurri ondoren jakin genuen kontzeptu bakoitza zer den. Aipatu beharra dago inklusioa ume guztietan oinarritzen dela eta integrazioa, berriz, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeetan.

Hau guztia egin ondoren, murala egitera ekin genion. Gure taldean, herrialde desberdinetako umeak marraztu  ditugu eta muralan zehar hainbat esaldi edo hitz jarri ditugu: harrera plana, guztiontzako eskola, material desberdinak etab. Gaur, eskola batean aurkitzen ditugu hainbat pertsona (aholkularia, koordinatzailea, tutorea ...) jarri ditugu kolorezko paper batzuetan. Hau egiteko, aldizkari batetik pertsonaiak moztu ditugu eta ondoan, adibidez, "aholkularia" jarri dugu.

Amaitzeko, nahiz eta nire betiko taldekideekin lan ez egin, oso gustura sentitu naizela esan beharra daukat. Gainera, guztion artean giro egokia sortzen saiatu gara. Horrela, gure lana amaitu arte.

2 comentarios:

  1. Estrategia metodologikoak....
    Eskola inklusiboaren postulatuak kontutan hartuz, non eman beharko litzatezke aldaketak??
    laguntza sistema eskola barnean eta kanpoan, zeintzuk dira?
    Irakurri duzu txostenean agertzen den hezkuntza premia bereziak kontzeptuaren bilakaera, historikoki izan duen garapena?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Azkenengo sarreretan azaldu dut HPB-ei buruzko kontzeptuak, bilakaera eta historian zehar emandako aldaketa garrantzitsuenak, eskola barnean eta kanpoan dauden laguntzak etab.

      Eliminar