martes, 12 de marzo de 2013

ELLING

Joan den astean "Elling" filma ikusi ondoren, argi eta garbi ikusten dugu, nahiz eta pelikulako bi protagonistak arazoak izan, aurrera egiteko eta hobekuntzak egiteko gai izan direla. Hau da, pelikulak transmititu nahi duen mezuetako bat autonomiarekin zerikusia dauka, bi pertsonai hauen garapena ikusteko aukera izan dugu eta autonomia lortzeko egin duten bidea ikusi dugu.

Aipatzekoa da bi pertsonai hauen bizitzak oso desberdinak izan direla. Ellingeri dagokionez, oso babestua bizi izan da txiki txikitatik eta ez da inoiz etxetik atera. Kjell Bjarneri dagokionez, berriz, abandonatuta izan zen. Beraz, egoera erabat desberdinetan bizi izan dira. Izaera aldetik, oso desberdinak dira ere.  Kjell Bjarne oso kuriosoa da, kotxeak konpontzea gustatzen zaio, emakumeak etab. Elling berriz, guztiz kontrakoa da, ez dauka kuriositate hori. Hala ere, bien artean lortu dute autonomia lortze eta kalean pertsona guztiak egiten dituzten gauzak egitea.

Nire ustez, filmak transmititu nahi duen mezua oso modu egokian egiten du. Nahiz eta bi pertsonai hauek laguntza beharrezkoa duten, autonomia lortzeko askatasuna behar dute eta hori pelikulan oso argi ikusten da.



2 comentarios:

  1. eta... autonomia lortzeko zein da izan duten laguntza??? Zein laguntza motak? agertzen dira filman?
    Arreta goiztiarra zertan oinarritzen da? Familiaren eragina zertan nabarmenduko genuke?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Alde batetik, aipatzekoa da autonomia lortzeko pisu bat eman dietela haiek bakarrik bizitzeko eta horrela, autonomia lortzeko. Gainera, bi protagonisten arteko laguntzaren bidez autonomia arloan garatzea lortu dute. Alde handia baitago pelikularen hasieran ikusten diren jarrerak eta pelikularen amaiera ikusten diren jarreren artean, aurrerapausuak oso nabariak dira. Aipatzekoa da laguntzera joaten den gizona eragina duela ere, askotan aholkuak ematen baitie eta baita haien jarrerak eta jokabideak kontrolatzen saiatzen da.

      Beste alde batetik, familiaren eraginari dagokionez oso nabarmena dela esan beharra dago. Sarreran aipatu dudan bezala, bi pertsonai hauen bizitzak oso desberdinak izan dira:
      -Elling = oso babestua.
      -Kjell Bjarne= abandonatuta.
      Beraz, gainbabes hori autonomia kendu egin dio Ellingeri, eta Kjell Bjarneren kasuan, agian, bazterketak horrek zailtasunak eman dizkio autonomia lortzerako orduan.

      Eliminar