miércoles, 10 de abril de 2013

AUTISMOA ETA GAUTENA

GAUTENA izena Autismoaren Gipuzkoako Elkartearen akronimotik sortua dago. Etekina ateratzeko asmorik ez duen erakundea da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (TEA) osatzen dute. Elkartea dagoen gizartean giltza diren erakundeekin lotura estua du eta laguntza ematen dion taldeari arreta modu profesionalean ematea du ezaugarri. GAUTENAk hitzarmenak ditu Eusko Jaurlaritzako zenbait sailekin, adibidez, Osasun eta Hezkuntza sailekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sail batzuekin, hala nola, Gizarte Politika eta Gazteria eta Kirol sailekin. Orain arte egin duen lana eskertu nahi izan zion Donostiako Udalak, 2003. urtean, Hiritarren Merezimenduari Domina eman zionean. Honekin batera, aipatzekoak dira Euskal Herrian eta Nafarroan dauden honako elkarte hauek:


  • APNABI : Autismo Bizkaia
  • ARAZOAK: Arabako Autismoa eta garapenaren beste nahasmen jeneralizatu batzuek Elkartea
  • ANA: Asociación Navarra de Autismo
Internetetik nabigatzen ari garenean, definizio desberdin asko aurkitu dezakegu autismoari buruz. Baina, zein da benetan autismoaren definizioa?. GAUTENAn honako definizio hau dago: Autismoaren Espektroko Nahasmenen (AEN) eredua da autismoa eta gizarteratze, komunikazio eta jardueraren garapen arrunta oztopatzen duten haur-nahasmenak dira. Garunaren anomaliei lotzen zaizkie, baina oraindik ez dira era sakonean zehaztu, eta funtsean, arrazoi genetikoei egozten zaizkie. 1943an idatzi zen honi buruzko lehen artikulua eta gaur egun lehen baino maiztasun handiagoz identifikatzen dira. Gaur egun sendaezinak badira ere, egungo tratamenduek nahasmen horiek dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, laguntzarekin, ingurune normalizatuan bizi daitezen lortzen dute. 

Jendeak oso informazio gutxi dauka autismoari buruz. Horregatik, gaur egun ezjakintasun handia dago nahaste honen inguruan, beste askorekin gertatzen den moduan. Ezjakintasun hau jakintasun bihurtzeko Autismoaren Nazioarteko Eguna egiten da, joan den astean ospatu zen, apirilaren 2an hain zuzen ere. Egun horretan, guztion sentsibilizazioa lortzea da helburuetako bat. Baina helburu garrantzitsuena hau da: autistak gizartean autonomoak izatea lortzea. 




2 comentarios:

  1. http://www.centroleokanner.cl/que_pide_un_autista.htm
    autistekin gaudenean kontutan hartu beharreko dekalogoa zabalduko bazenu zure inguruan...

    Aurreko batean Instrument, Jem Cohen & Fugazi (1999)dokumentalean Fugazi talde ezagunak autisten dekalogoa kantatzen du, ekarpen ederra eginez...

    eta zuk zer ikertu duzu? Nola antzeman GNO(garapen nahaste orokorra) kasu baten aurrean nagoela? Zein da erabili dezakezun neurgailua? Haizea levant izan leike??

    Ikerketzea da IKren muina, ez iritzia eta gertatukoa deskribatzea bakarrik...baizik eta lorturak egin eta informazioa ulertuz.

    ResponderEliminar
  2. Apirilaren 23an egindako "HPB-aren diagnostikoa"-ren sarreran,pixka bat ikertu eta gelan ikasitakoaren ondoren, kasu baten aurrean zer egin behar den azaltzen dut. Neurgailu gisa,aipatzen didazun HAIZEA-LLEVANT garapen taula egokia iruditzen zait. Gainera, taulan ematen den informazioa joan den urtean ikasi genuen hainbat ikasgaietan (adibidez, psikomotrizitateari dagokion guztia, "Garapen Psikomotorra" ikasgaian)eta aurten jarraitzen ari gara hori ikasten.

    ResponderEliminar