Gelan “laguntza” lantzen egon garen bitartean,
nire taldeari “kontsulta” terminoa egokitu zaio. Testua irakurri ondoren,
hainbat ideia nagusi atera ditugu ezaugarriei eta estrategiei dagokienez:
EZAUGARRIAK:
- Ikasleen
beharrak indibidual edo kliniko hutsa izatetik aski urrun dagoen ikuspegi
batetik aztertu behar dira.
- Ikaslea
urritasunaren “errudun” bakar gisa hartzetik, ikaslea eta haren beharrak
eskolak zeregin guztiz garrantzitsua duen marko ekologiko eta
eskematikotik ikustera pasatu behar da.
- Planteamendu
instituzionalak eskolarekiko duen ikuspegia egiturazkoa da, kulturala
baino gehiago.
- Eskolak
laguntza-departamentuen inguruan antolatzen du laguntza, eta bertan,
lankideei lanerako jarraibideak ematen dizkien adituen aholku gisa
jokatzen dute profesionales, eta erabakiak hartzearen gaineko kontrolari
eusten diote.
- Eredu
honen atzean beti dago eskola bere Kabul ikasteko duen ezintasuna, eta
ondorioz, bere burua hobetzeko laguntza-egituren ezinbesteko izaera esku
hartzailea.
- Eskolari
ematen zaion laguntza da.
- Laguntza-profesionalek
erabakitzen dituzte helburuak, tratamenduak eta irakaskuntza-metodoak.
- Ameriketako
Estatu Batuak dira eredu honen erreferentzia nagusia.
- Ikuspegi
instituzionala.
- Adituen
ardurapean daude.
- Laguntza
norabide bakarreko prozesu bihurtzen da, aholkulari lanak egiten dituzten
pertsonak aditu rola hartzen dute, eta egin beharreko lana ebaluatu eta
gainbegiratzen dute.
- Eskolan
zentratzen da horien esku-hartzea.
- Ikasleei
eta irakasleei, ikasgelei eta ikasle-taldeei laguntzeko departamentuak
dira.
Honez gain, aipatzekoa da testu honen egilea:
María Ángeles Parrilla. Testu honetaz aparte, beste hainbat lan eginak ditu.
Norbaiti berari buruz gehiago jakitea interesatzen bazaio, link honetan
topatuko du informazio garrantzitsuena: