DEFINIZIOAK:
Hasteko, nahiz eta dagoeneko ongi ikasia dugun HPB-aren kontzeptua, terminoa azaltzen hasiko naiz. Hezkuntza Premia Bereziak (HPB), eskolatzearen aldi batean zehar edo eskolatze osoan zehar, ez-gaitasun fisikoak edo psikikoak edo zentzumenen ingurukoak izateagatik, jokabide-nahaste larriak izateagatik, aldekoak ez diren kultur edo gizarte-egoeratan egoteagatik, epe luzeko gaixotasun bat izateagatik edo goi-mailako gaitasun intelektualekin zerikusia duten baldintza pertsonalak izateagatik jasotzen den hezkuntza-laguntza eta hezkuntza-arreta bereziak dira. Honen barruan, bi mota aurkitzen ditugu:
HPB Iraunkorrak: Urritasun fisiko edo psikiko edo zentzumenen ingurukoetatik eratorritakoak diren eta ustez iraunkorrak izango diren HPBei egiten die erreferentzia. Gaitasun apartak dituzten ikasleak ere multzo honetan sartzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoak bost hezkuntza-premia iraunkor definitzen ditu:
- Adimen urritasunak edo/eta Autismoaren espektroko nahasteak:
- Entzumen urritasunak.
- Ikusmen urritasunak.
- Urritasun motoreak.
- Goi mailako ikas-gaitasunak.
- Gizarte- edo kultura-egoera ahulek eragindakoak (tratu txarrak, utzikeria...).
- Eskola-moldagabezia larria (jokabide arazoak...).
- Epe luzeko ospitaleratzea eta gaixotasuna.
- Ikasketa-maila motela eta ikaskuntza-zailtasun garrantzitsuak (etorkinak...).
- Adimen-maila motelak eragindakoak (mugako adimen gaitasuna nagusiki).
WEB-ORRIALDEAK
Hementxe ipini ditudan link hauetan, aipatutako HPBei buruzko informazio baliagarria eta aberasgarria aurkituko duzue:
- Adimen urritasunak edo/eta Autismoaren espektroko nahasteari buruzkoa:
- Entzumen urritasunari buruzkoa:
- Ikusmen urritasunari buruzkoa:
- Urritasun motoreari buruzkoa:
- Gizarte- edo kultura-egoera ahulek eragindako HPBei buruzkoa:
- Eskola-moldagabezia larriari buruzkoa:
- Epe luzeko ospitaleratzea eta gaixotasunei buruzkoa:
- Ikasketa-maila motela eta ikaskuntza-zailtasun garrantzitsuak:
- Adimen-maila motelak eragindakoak:
HAUSNARKETA TXIKIA
Orain arte aipatutako guztia beharrezkoa da arazo hauek dituzten pertsonak benetan ezagutzeko eta gaur egungo egoera zein den ikusteko. Nik jarritako informazioaz gain, informazio ugari topatzeko aukera dago, bai testu liburuetan eta bai interneten. Hala ere, esan beharrekoa da ez-gaitasun batzuei buruzko informazioa topatzea zailagoa dela beste batzuen informazioa baino.
HPBen kontzeptua historian zehar asko aldatu da, gaur egun ezagutzen dugun kontzeptura iritsi arte. Badakigun bezala, lehen pertsona hauek ez ziren onartzen, baina aurrerapenei esker, interbentzio medikoak parte hartzen eta esku hartzen hasi ziren gai honetan. Bertan, aipatzekoa da "Pedagogo Terapeutikoa" (PT), irakasleen taldeko irakasle bat, Hezkuntza Bereziko espezialista dena eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleelin lan egiten duena. Aspaldiko garaietatik arlo honetan egiten ari diren aurrerapenak etengabeak dira (ikerketak, lanak, estretegia berriak...) eta horrela, HPAak dituzten umeak gero eta onartuagoak egotea lortzen ari gara. Baina nire usteaz, ia arlo guztietan gertatzen den bezala, oraindik lan asko egin behar da benetazko integrazioa eta ume hauen onarpena lortzeko.
informazio ugari topatzeko aukera, hala da, baina izan kontutan parametroa, zein da eredua??? benenoa non dagoen jakitea komeni da, zein dira zure irizpideak eta zure pentsamendu kritikoa??
ResponderEliminar