"La educación prohibida es una película documental independiente de Argentina estrenada en agosto del año 2012. La misma documenta experiencias educativas no convencionales en países de América Latina y España, donde están representadas instituciones educativas con prácticas vinculadas a las ideas y pedagogías como la Educación Popular, Waldorf, Montessori, Cossettini, Educación Libertaria, Homeschooling
y otras referencias dentro de la llamada pedagogía progresista"
Film honek hezkuntzaren hobekuntza dauka helburutzat. Helburu hori lortzeko, esaldi honetan oinarritzen diren hainbat teoria, metodologia, filosofia eta proiektu pedagogikoen ikerketara jotzen dute proiektu honen parte-hartzaileak: hezkuntza gizakien gaitasunen garapenean oinarritzen da. Honez gain, “La educación prohibida”-k finantzaketa, ekoizpen eta banaketa eredu berri bat hartzen du honako ezaugarri hauetan oinarrituta: gizakien garapenaren errespetua, kultura librearen filosofia eta finantzaketa kolektibo eta kontzientea.
Hementxe duzuen bideo honetan, orain arteko hezkuntza nolakoa
izan den (eta oraindik toki askotan nolakoa den) eta hezkuntza nolakoa izan
beharko zen azaltzen da oso garrantzitsuak diren kontzeptu askoren bidez:
NOLAKOA IZAN DA?
-DEMOKRAZIA. Batek solasten du, besteak ixiltzen dira.
-KOMUNIKAZIOA. Irakaslea eta gurasoen artean ez da nahiko
komunikaziorik egon.
-ASKATASUNA. Umeak 8 ordu aulki batean eserita egon dira, nahiz eta
hauek mugitzeko beharra eduki.
-BERDINTASUNA. Irakasleak=jakinduria, ikasleak=ez dakite ezer.
-BATASUNA. Lehiakortasuna=bereiztea eta gatazkak sortzea.
-KONFIANTZA. Ume
askok ez dakite ia ezer egiten, eta horretan konfiantza errudun izan daiteke.
-MALGUTASUNA. Haurrei irakatsi, eta hezitu?
-EBOLUZIOA. Heziketak
aldaketei ez da egokitu.
NOLAKOA IZAN BEHARKO
ZEN?
-SORMENA.
Adimena sormena eta lan-intelektualaz
osatzen da.
-ANIZTASUNA. Ezagutu beharko ziren ume bakoitzaren espresatzeko
gaitasun desberdinak.
-MAITASUNA. Ezagutza eta pentsamenduaren motorea afektua
(maitasuna, adiskidetasuna…) da.
-BIZIPENAK. Bizipenetatik
gizakiok etengabe ikasten dugu.
-AUTONOMIA.
Umea bera bere bizitzaren eraikitzaile sentitu behar da.
-INTEGRAZIOA.
Umea perspectiva desberdinetatik begiratzea, umea hobe ulertzera lagunduko
gintuen.
-ULERMENA.
Eskolan ez da bakarrik entzun behar, baita ulertu ere.
Kontzeptu guztiak irakurri ondoren, oso nabaria da bien arteko desberdintasuna (orain arteko estola eta gaur egun nahi den eskola). Hezkuntza aldatzeko eta hezkuntzaren hobekuntzarako beharrezkoak dira ikaslearen sormena, ulermena, integrazioa…kontuan artesa, hau da, hezkuntza ikasle bakoitzaren interes eta ezaugarrietan oinarritu behar da. Eta Haur Hezkuntzako irakasle batek argi eta garbi eduki behar du hori. Azken finean, bideo honetan hitz egiten duen azkenengo emakumearen esaldia “La educación prohibida”-k lortu nahi duena laburbiltzen du:
“Me gustaria pensar que la escuela sea
un lugar donde los niños sean felices”
No hay comentarios:
Publicar un comentario