Oso garrantzitsua iruditzen zait gai honi buruz hitz egitea, izan ere gelan landutako kontzeptuetako bat da. Hasteko, esan beharra dago urritasunak dituzten pertsonen egoera gizartean asko aldatu dela azken urteotan. Aintzineko garaietan, horrelako pertsonak ez ziren gizarteko partaidetzat hartzen, marjinatu egiten zituzten. Baina egoera hau aldatzea lortu dugu. Gaur egun, ideologia desberdinak dauden arren, pertsona hauek onartuak daude gure gizartean, baita integratuak ere (oso garrantzitsua den terminoa). Hala ere, benetako integrazioa lortzeko asko falta da oraindik. Azken finean, guztiok ikasi dugu ezberdina dena anormaltzat hartzen, hori delako modu kontziente edo inkontziente batean txikitatik irakatsi digutena. Urritasunak dituzten pertsonak ez dira desberdinak, soilik gauza batzuetan guk baino zailtasun gehiago dituzte eta laguntza behar dute. Sentimenduak guztiok ditugu, eta jende askori ahaztu egiten zaio hori. Normalizazio printzipioa hobeto ulertzeko, pdf honetan informazio ugari eta baliagarri aurkitzeko aukera izango duzue.
Gehienoi gustatuko litzaiguke urritasunak dituzten pertsonak gure artean beste bat gehiago izatea, hau da, pertsona guztien arteko berdintasuna lortzea. Zorionez, jende asko ari da gai honen inguruan lanean, aurrerapenak eta aldaketak lortzeko helburuarekin. Baina jende horren lanarekin ez da aski, guztion laguntza eta esfortzua behar beharrezkoa da. Guztiok mentalizatzen garenean, orduan lortuko dugu pertsona hauek gizartean integratzea.
Hementxe duzue historian zehar normalizazioari dagokion eskema txiki bat, non bertan egin diren aurrerapenak ikus dezakegu:
- XIX.mendean atzertuak = gaixo mentalak
- Diskriminazioa = marjinazioa
- XIX.mendean interbentzio mediokoak hasi ziren hauek sendatzeko helburuarekin
- Ondoren, berdintasuna. Zailtasunak dituzten pertsonak besteak bezalakoak dira
- Normalizazio printzipioa
- Baldintza normak: bizitokia, lana/hezkuntza eta aisialdia.
- Normaltasuna: Hezkuntza eskubidea, tratamendu berezia izateko eskubidea.
- Integrazioa
Normalizazio printzipioarekin lotuta, integrazio printzipioa, indibidualizazio printzipioa eta sektorizazio printzipioa aipatu behar ditut.
1. Integrazio printzipioa
Normalizazio eta integrazio printzipioak bereiziezinak dira. Normalizazioa helburua litzateke eta integrazioa, berriz, bidea. Integrazio kontzeptua prozesu luze baten emaitza izan da: edozein haur nahiz eta zailtasunak eta behar bereziak eduki eskubidea dauka eskolara joateko.
2. Indibidualizazio printzipioa
Umeen ezaugarri eta berezitasunetan oinarritzen da, hauen garapena lortzeko helburuarekin. Printzipio honek garrantzia handiagoa ematen dio "pertsonak" kontzeptuari "desberdin" kontzeptuari baino.
3. Indibidualizazio printzipioa
Urritasunak dituzten pertsonak gizarte batean bizi dira, non bertan hezi, erlazionatu eta besteekin bizi dira. Horregatik, beharrezko laguntzak eskeini behar dizkio gizarteak modu egoki batean garatu ahal izateko. Sektorizazioaren funtzioa honako hau da: behar bereziak dituen umeak komunitateko zerbitzuak eta instituzioak erabiltzea profesionalen laguntzarekin.
Beraz, gure esku dago normalizaziorako bidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario