Berdintasuna goiti, berdintasuna beiti gabiltzala: berdin tratatu behar ditugu ume guztiak? Galdera
honekin hasten naiz idazten, nire ustez, zalantza ugari sortzen dituen galdera
delako. Badakigun bezala, berdintasuna bazterkeria alde batera utzi egiten du
eta pertsona bakoitzaren desberdintasunak onartzen ditu. Honekin batera,
pertsonak autonomoak eta kritikoak izatera bultzatzen ditu.
Irakasle batek esan zigun bezala, ez
ditugu ume guztiak berdin tratatu behar. Bakoitzak bere ezaugarriak,
gaitasunak, berezitasunak…ditu, orduan, guztiak berdin tratatzen baditugu ez
dugu lortuko garapen egoki bat, ez dugu berdintasuna bultzatuko. Adibidez, gure
gelan autismoa daukan ume bat badago eta besteei bezalako ahozko azalpenak
ematen badizkiogu, bere ikaskuntza prozesua porrotera eramango dugu.
Beraz, berdin tratatu ez, baina bai
BERDINTASUNEAN HEZI. Autismoa daukan ume horri lagunduko diogu gelako erritmoa
eramaten, beharrezkoak diren materialak eskainiko dizkiogu eta ahozko azalpenak
piktogramekin moldatuko ditugu. Horrela, porrota eduki ordez, arrakasta lortuko
dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario