jueves, 2 de mayo de 2013

Arreta goiztiarra


Gaurko honetan "Arreta Goiztiarra"-ri buruz mintzatuko naiz, orain arte ez baitut honi buruz idatzi eta oso garrantzitsua iruditzen zait. Arreta Goiztiarra 0-6 urteko haurrei, familia eta inguruneari aurkezten zaizkion esku hartze multzoa da. Bertan, umeek dituzten edo izan ditzaketen arazoak lehen bailen konpontzen saiatzen dira. Esku hartze horiek, umearen osotasunean aintzat hartu beharko liratekeenak, orientazio profesional talde batek finkatutakoak izan beharko lirateke. Hala nola, profesional “interdisciplinar” eta “transdisciplinar”rak. Lehenengoari dagokionez, arlo ezberdinetako adituak dira eta bigarrenari dagokionez, berriz, arlo desberdineko adituek elkarri ematen dioten informazioa lantzen dute.

Jarraitzeko, aipatzekoa da hiru maila desberdinetan ematen dela. Lehen mailakHaur hezkuntzan eman daitezkeen egoera arriskutsuak adierazten ditu arauak eta zuzenbideak sortzeko. Bigarren mailari dagokionez, urritasunak goiz detektatzea du helburu eta hirugarren mailak, berriz, urritasunei irtenbidea eman nahi die.

Arreta goiztiarrean zerbitzu askok parte hartzen dute, beraz, mota desberdinetakoa izan daiteke:
  • Osasun zerbitzuak ematen dutena:

-     Pediatria: haurren urritasunak 1-14 urte bitartean prebenitzen saiatzen dira.
-     Familia planifikaziorako programak: Familia aztertzen eta laguntzen dute.
-     Adimen osasunerako zerbitzuak:  Arrisku egoerak prebenitzen dituzte.
-  Emaginak: Arrisku egoerak detektatzea eta etorkizuneko amei informazioa eman eta     orientatzea.

  • Gizarte zerbitzuak ematen dutena:

-     Gizarte arriskuak eta tratu txarrak prebenitzen saiatzen dira.
-     Egoera txarrean dauden familiak detektatzen dituzte haurrak lagundu ahal izateko.
-     Arrisku egoeran dauden haurrak egoeraz aldatzen lagundu.

  •   Hezkuntza zerbitzuak ematen dutena:

-     Inguru finkoa eskaintzea.
-     Zerbitzu honen bidez besteei buruzko jakituria minimoa lortzen dute.
-     Urritasunak detektatzea.
-     Urritasunak murrizten dituzte

       Mota guztiek parte hartu behar dute haur baten urritasuna txikiago bihurtzeko eta autonomia izatera lortzeko. Hala ere, gehiago erabiltzen den beste sailkatze mota bat dago:

  • Biologikoa: Arrisku biologikoaz ari garenean, umeek jasaten dituzten hainbat alterazioz ari gara, normalean, garapen prozesuan ematen direnak (haurdunaldian, erditzen momentuan edo jaio ondoren).

  • SozialaArrisku soziala edozein haur jasan ahal duen arazo bat da. Haurra bere osotasunean alde batera utzita( garapen pertsonala), bere garapenean beste faktoreak eragiten dutela esan behar da. Haurra inguratzen duen errealitatea, bere garapena zehaztuko du eta sozietatean integratzeko baldintzak ipiniko ditu. Arrisku hauek, haur baten inguru sozioafektiboa egokia ez denean agertzen dira. Haur batek 0 eta 6 urte bitartean dago, eta arrisku sozialean kokatzen dugula esateko egoera hauek bizi izan beharko ditu.

           Motak alde batera utziz, ezaugarrieu erreparatuko diegu. Arreta goiztiarra eduki behar duen haur batek honako ezaugarriak ditu, ezaugarri bat edo gehiago; baina gehienetan bakarra: Estruktura genetiko desegokiak, maila biologikoan beteta ez edukitzea,  garapenean nahastea edukitzea,  egoera sozial txar batena bizitzea eta garapen psikoafektibo egokia ez izatea.

       Amaitzeko, atal garrantzitsu batekin itxiko dugu hau guztia: esku hartzea.  Egoera arriskutsuak identifikatu eta urritasun bat daukaten haurra detektatu ondoren, haurraren urritasunari irtenbidea bilatu behar zaio. Hau da, urritasun hori izanda haurra sozietatean integratu beharra dago eta bere urritasuna  txikiagoa bihurtzeko moduak aurkitu eta aplikatu behar dira (bere familia eta ingurua kontuan hartuta). Zerbitzu guztiek parte hartu behar dute haurra ondo garatzeko, hala ere, hezkuntza zerbitzuari buruz hitz egingo dut irasleak izango garen neurrian. Hori bai, kontuan hartu behar da besteek egin behar duten lana.

     Irakasleok lortu behar dugu haurra klasean integratzea eta beste haurrekin hitz egitea, horrela haurraren garapen psikologikoa, ahalmen intelektuala eta pertsonalitatearen garapena egokiagoa izango da. Hala ere, kontuan eduki behar dugu haurrak daukan urritasuna eta urritasunaren graduaren arabera, gela arrunta bat jarraitzeko gai ez dela izango.  Horregatik, curriculuma bere beharrei moldatu behar da gelatik atera gabe. Adibidez, klasean irakasle arrunta egoteaz gain, berarekin beti egongo den bat jarri beharko lirateke, edukiei garrantzi gutxiago emango diona eta sozializazioari gehiago. Azken finean, arreta goiztiarraren helburua haurraren urritasunak goiz aurkitzea da, haurra modu egokia batean garatu ahal izateko.
     0-6 urte bitarteko umeak era osasuntsu eta orekatuan hazi behar dira, eta guk, euren garapena sendoa izan dezan bermatu behar dugu. Hau betetzeko arriskuak daudela detektatzen dugunean hauei aurre egiteko ibilbidea sortu behar dugu, esku hartzea ezinbestekoa da. Horretarako, behaketa eta informazioa bilatzea ezinbestekoa da. Eta ondoren, osasun esku hartzea eta laguntza zerbitzuen txanda izango da. Bidean normalizazioa bilatu behar dugu, nahiz eta laguntza beharrezkoa izan. Ikastetxeak aukera ezberdinak eskaini behar ditu, guztiontzako helburu berdinak ezarriz eta diskriminazioa baztertuz.
      Guzti hau aurrera eramateko protokolo ezberdinak daude, komunikazioa eta zerbitzuen arteko elkarlana ezinbestekoa izanik. Ezarritako neurriak, kolaborazioa eta proposamenak aniztasunari era eraginkorrago batean erantzuteko ahalmena emateko aukera ematen du arreta goiztiarrak. Baina honetan, familiaren papera ezinbestekoa da. Funtzio batzuk ditu, eskolaren funtzioekin alderatuz gero, oso ezberdinak direnak eta hauek era egokian bete behar ditu.
        
      Haur Hezkuntzan, haurraren hezkuntzaz haratago joan behar gara. Faktore guztiak kontuan hartuta, pertsona bakoitzaren gaitasunak sortu, eraiki eta garatu behar ditugu. Ibilbide horretan aurkitu ditzakegun arazoak detektatzen azkarrak izatea garrantzitsua da arrakasta lortzeko. 

*Hau guztia idazteko lagungarriak izan zaizkit "eionarriak" web sit-ean aurkitutakoak:





No hay comentarios:

Publicar un comentario