Gaur ikasgai honen azken aurreko saioa izan dugu eta “Si puó fare” italiar filma ikusi dugu. 2008. urtean Giulio Manfredoniak, italiar
film zuzendariak, egin zuen pelikula hau.
“Si puó fare” Nello-ren
historiara hurbiltzen gaitu, gizon bat zeinen bere zorte txarra lanean eta
ideiak politiko ezkertiarrak direla eta, pertsona “eroen” kooperatiba bat zuzentzera
derrigortuta ikusten du bere burua. Filmak ez du “eroaren” irudiari buruz
bakarrik hitz egiten, baizik eta baita gizartea eta lanaren munduari buruz ere.
Nello-k, etorkizun on bat eskaini nahi die medikazioak eta administrazioak
direla eta, logaletuak eta baztertuak bizi diren pertsona horiei. Filmak esaten
gaitu lanak kohesio soziala, independentzia ekonomikoa eta askatasuna ematen
gaituela, eta aldi berean, errutina bat ezartzen duela. Nello-k bere
“langileen” izenak ikasteaz kezkatzen da eta pertsona hauen kausa “bere kausa”
bezala hartzen du. Gizon egozentrikoa da eta ezkertertiar politika idealistaren
irudia. Aldi berean, krisi garaietan arrakasta izateko gogoak erakusten ditu.
Film
honek oso modu argi batean deskribatzen du nola taldea (edo bere langileak)
aldatzen joaten da Nelloren laguntzaz; hasieran zeukaten ideia (zorua
enmaketatzen jarduten den enpresa) gertaera (protagonisten irteera erietxetik)
batean bihurtzen da. Horrez gain, filmak honako hau transmititu nahi gaitu
ikusleei: dena egiten ahal da, ezinezko eginezinak ez dira existitzen ezta
hauek egiteko gai ez diren eroak erez. Baina batez ere, film hau ikusi ondoren
honekin gelditu behar gara: “Si puó fare” aukera ematen gaitu guztiok zeinen
eroak gauden pentsatzeko.
Nire
ustez, gizartean dagoen pentsamendua gaitzak edo zailtasunak dituzten pertsonak
oztopo bat direla da; eta ohikoak ez diren eta bereziak diren jarrerak eta
jokaerak izateagatik ez dira onartzen. Arazo hauek dituzten pertsonekin zer
egitea arazo larri batean bihurtu da. Eta hortik abiatuz, psikiatrikoen
existentzia azaltzen ahal dugu, non elkarbizitzan bizitzeko gai ez direla uste
dugun pertsonak bereizten eta kontrolatzen dira. Nire iritzia psikiatrikoei buruz emango nuke, baina oraindik ez dakit asko hauei buruz, ez dakit pertsonentzat benetan lagungarriak diren edo ez. Hala ere, gauza guztiak bezala, bere alde txarrak eta onak dituela uste dut. Zerbait ona esateagatik, agian, pertsonen gaitzak sendatzen saiatzen direla. Eta txarra, gaitzak sendatzeko medikazio gehiegi erabiltzen dituztela. Filman argi eta garbi ikusten da medikazioa ez diela zoriontasuna ematen, zeren eta medikazio gutxiagorekin eta askatasuna (kasu honetan, lan munduan sartzea adibidez) gehiagorekin zoriontasuna handiagoa da.
Zinemak “eroaren” irudira
hurbildu nahi izan da ikuspuntu desberdinetatik eta ulertu du pertsona hauen
adimena esploratuz gero giza baldintzari buruz gauza asko ikasten ahal direla. Bestalde, esatekoa da lengoaia beste faktore garrantzitsu bat bihurtu da, “elbarri, minusbaliatu,
eroa...” bezalako terminoez bete da, baina ez dugu pentsatu gizartean
gaixotasun konstante batean bizi garela, non “depresioa” edo “estres” bezala
ezagutzen diren emozioen desoreka ez dira “gaixotasunaren” konnotazio
negatiboekin izendatzen. Beraz, aldatu beharreko zerbait da lengoaia, baina
gaur egun konnotazio txarrak kaletik edo edozein tokitik gehiegi entzuten dira
eta nahigabe ateratzen zaizkigu, pentsatu gabe.
Bukatzeko,
esan beharra daukat horrelako filmak gure pentsamenduak aldatzeko gaitasuna
dutela, eta nire ustetan, ikaragarrizko gaitasuna. Filma ikusi baino lehen
edozeinek esan dezake “eroak lanean? Ezinezkoa”. Baina ikusi ondoren, begiak
ireki egiten gaituzte protagonistek eta pertsona hauei ulertzera iristen gara. Neri,
behintzat, askotan aldatu zaizkit ideiak mota honetako pelikulak ikustean (adibidez, kurtso honetan ikusitako "Elling" filma). Film honetan oso argi ikusten da nola hasieran, bakarrik batek dauka konfidantza pertsona hauengan lan munduari dagokionez. Baina azkenean, gero eta jende gehiago kontratatzen ditu pertsona hauek. Gu ez badugu konfidantza pertsona hauengan, nork izango du ba? Beraz:
Gu gai bagara, haiek zergatik ez?
No hay comentarios:
Publicar un comentario