Duela egun batzuk 2001.
urtean egindako “Promesas” (Promises) film-dokumentala ikusi genuen gelan.
Palestina eta Israel-en arteko gatazka kontatzen du ume talde baten begiradaren
bidez. Film-dokumental honen autoreek 7 haur judu eta palestinar
elkarrizketatzen dituzte, haien bizitzei eta egoerei buruzko galderak eginez.
Ume hauek Jerusalén-en
bizitzea zer den kontatzen digute haien esperientzietatik abiatuz. Horrela,
ikusleek ulertu egiten dugu zergatik daukaten gatazka hori eta horrekin batera,
ia ezinezkoa den bakea lortzeko zenbat zailtasun dituzten.
Esan beharrekoa da ume
hauen jarraipena 1995-1998 urte artean egin zela eta interes eta emozio gehien
sortu dituen pasartea honako hau dela: pentsamendu desberdinak dituzten
umeetako batzuei kontaktuan eta harremanetan jartzen dietenean.
Honekin batera,
gatazkaren gaiaz gain, kultur
aniztasunaren gaia lantzen da: dokumentalean ikus dezakegu hain gertu bizi
diren umeek zer nolako kultura desberdina daukaten. Filma ikusi ondoren,
bakoitzak hausnartu dezake gai honen inguruan.
Kultur aniztasun honekin lotuta, esan beharrekoa da bertan ere kultur
aniztasun hori hurbiletik bizi dugula. Adibidez, Euskal Herrian dauden
etorkinen kopurua oso altua da, horregatik, gai honen inguruan etengabe
aurrerapausoak egiten saiatzen ari gara. Etorkinei lagun behar diegu gure
kultura ulertzen, gure kulturan integratzen…baina beti ere, haien kultura
errespetatuz eta ahaztu gabe.
Beraz, oso aberasgarria da hemen daukagun egoera. Hau
dela eta, kultur aniztasuna faktore aberasgarritzat hartu behar dugu eta
gurekin izango ditugun txikiei hori transmititu behar diegu ere. Eta hau
guztiaren gakoa, nire ustez, ERRESPETUAN dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario