domingo, 21 de abril de 2013

"LA EDUCACIÓN PROHIBIDA"


     "La educación prohibida es una película documental independiente de Argentina estrenada en agosto del año 2012. La misma documenta experiencias educativas no convencionales en países de América Latina y España, donde están representadas instituciones educativas con prácticas vinculadas a las ideas y pedagogías como la Educación Popular, Waldorf, Montessori, Cossettini, Educación Libertaria, Homeschooling
y otras referencias dentro de la llamada pedagogía progresista"

     Film honek hezkuntzaren hobekuntza dauka helburutzat. Helburu hori lortzeko, esaldi honetan oinarritzen diren hainbat teoria, metodologia, filosofia eta proiektu pedagogikoen ikerketara jotzen dute proiektu honen parte-hartzaileak: hezkuntza gizakien gaitasunen garapenean oinarritzen da. Honez gain, “La educación prohibida”-k finantzaketa, ekoizpen eta banaketa eredu berri bat hartzen du honako ezaugarri hauetan oinarrituta: gizakien garapenaren errespetua, kultura librearen filosofia eta finantzaketa kolektibo eta kontzientea.

     Hementxe duzuen bideo honetan, orain arteko hezkuntza nolakoa izan den (eta oraindik toki askotan nolakoa den) eta hezkuntza nolakoa izan beharko zen azaltzen da oso garrantzitsuak diren kontzeptu askoren bidez:

NOLAKOA IZAN DA?

-DEMOKRAZIA. Batek solasten du, besteak ixiltzen dira.

-KOMUNIKAZIOA. Irakaslea eta gurasoen artean ez da nahiko komunikaziorik egon.

-ASKATASUNA. Umeak 8 ordu aulki batean eserita egon dira, nahiz eta hauek mugitzeko beharra eduki.

-BERDINTASUNA. Irakasleak=jakinduria, ikasleak=ez dakite ezer.

-BATASUNA. Lehiakortasuna=bereiztea eta gatazkak sortzea.

-KONFIANTZA. Ume askok ez dakite ia ezer egiten, eta horretan konfiantza errudun izan daiteke.

-MALGUTASUNA. Haurrei irakatsi, eta hezitu?

-EBOLUZIOA.  Heziketak aldaketei ez da egokitu.

NOLAKOA IZAN BEHARKO ZEN?

-SORMENA. Adimena sormena eta lan-intelektualaz osatzen da.

-ANIZTASUNA. Ezagutu beharko ziren ume bakoitzaren espresatzeko gaitasun desberdinak.

-MAITASUNA.  Ezagutza eta pentsamenduaren motorea afektua (maitasuna, adiskidetasuna…) da.

-BIZIPENAK. Bizipenetatik gizakiok etengabe ikasten dugu.

-AUTONOMIA. Umea bera bere bizitzaren eraikitzaile sentitu behar da.

-INTEGRAZIOA. Umea perspectiva desberdinetatik begiratzea, umea hobe ulertzera lagunduko gintuen.

-ULERMENA. Eskolan ez da bakarrik entzun behar, baita ulertu ere.

     Kontzeptu guztiak irakurri ondoren, oso nabaria da bien arteko desberdintasuna (orain arteko estola eta gaur egun nahi den eskola). Hezkuntza aldatzeko eta hezkuntzaren hobekuntzarako beharrezkoak dira ikaslearen sormena, ulermena, integrazioa…kontuan artesa, hau da, hezkuntza ikasle bakoitzaren interes eta ezaugarrietan oinarritu behar da. Eta Haur Hezkuntzako irakasle batek argi eta garbi eduki behar du hori. Azken finean, bideo honetan hitz egiten duen azkenengo emakumearen esaldia “La educación prohibida”-k lortu nahi duena laburbiltzen du:

“Me gustaria pensar que la escuela sea un lugar donde los niños sean felices”

sábado, 20 de abril de 2013

Normalizazio printzipioa

     Oso garrantzitsua iruditzen zait gai honi buruz hitz egitea, izan ere gelan landutako kontzeptuetako bat da. Hasteko, esan beharra dago urritasunak dituzten pertsonen egoera gizartean asko aldatu dela azken urteotan. Aintzineko garaietan, horrelako pertsonak ez ziren gizarteko partaidetzat hartzen, marjinatu egiten zituzten. Baina egoera hau aldatzea lortu dugu. Gaur egun, ideologia desberdinak dauden arren, pertsona hauek onartuak daude gure gizartean, baita integratuak ere (oso garrantzitsua den terminoa). Hala ere, benetako integrazioa lortzeko asko falta da oraindik. Azken finean, guztiok ikasi dugu ezberdina dena anormaltzat hartzen, hori delako modu kontziente edo inkontziente batean txikitatik irakatsi digutena. Urritasunak dituzten pertsonak ez dira desberdinak, soilik gauza batzuetan guk baino zailtasun gehiago dituzte eta laguntza behar dute. Sentimenduak guztiok ditugu, eta jende askori ahaztu egiten zaio hori. Normalizazio printzipioa hobeto ulertzeko, pdf honetan informazio ugari eta baliagarri aurkitzeko aukera izango duzue.

    Gehienoi gustatuko litzaiguke urritasunak dituzten pertsonak gure artean beste bat gehiago izatea, hau da, pertsona guztien arteko berdintasuna lortzea. Zorionez, jende asko ari da gai honen inguruan lanean, aurrerapenak eta aldaketak lortzeko helburuarekin. Baina jende horren lanarekin ez da aski, guztion laguntza eta esfortzua behar beharrezkoa da. Guztiok mentalizatzen garenean, orduan lortuko dugu pertsona hauek gizartean integratzea.

     Hementxe duzue historian zehar normalizazioari dagokion eskema txiki bat, non bertan egin diren aurrerapenak ikus dezakegu:

  • XIX.mendean atzertuak = gaixo mentalak
  • Diskriminazioa = marjinazioa
  • XIX.mendean interbentzio mediokoak hasi ziren hauek sendatzeko helburuarekin
  • Ondoren, berdintasuna. Zailtasunak dituzten pertsonak besteak bezalakoak dira
  • Normalizazio printzipioa
  • Baldintza normak: bizitokia, lana/hezkuntza eta aisialdia.
  • Normaltasuna: Hezkuntza eskubidea, tratamendu berezia izateko eskubidea.
  • Integrazioa
     Normalizazio printzipioarekin lotuta, integrazio printzipioa, indibidualizazio printzipioa eta sektorizazio printzipioa aipatu behar ditut.

     1. Integrazio printzipioa

Normalizazio eta integrazio printzipioak bereiziezinak dira. Normalizazioa helburua litzateke eta integrazioa, berriz, bidea. Integrazio kontzeptua prozesu luze baten emaitza izan da: edozein haur nahiz eta zailtasunak  eta behar bereziak eduki eskubidea dauka eskolara joateko.

     2. Indibidualizazio printzipioa

Umeen ezaugarri eta berezitasunetan oinarritzen da, hauen garapena lortzeko helburuarekin. Printzipio honek garrantzia handiagoa ematen dio "pertsonak" kontzeptuari "desberdin" kontzeptuari baino.

     3. Indibidualizazio printzipioa

Urritasunak dituzten pertsonak gizarte batean bizi dira, non bertan hezi, erlazionatu eta besteekin bizi dira. Horregatik, beharrezko laguntzak eskeini behar dizkio gizarteak modu egoki batean garatu ahal izateko.  Sektorizazioaren funtzioa honako hau da: behar bereziak dituen umeak komunitateko zerbitzuak eta instituzioak erabiltzea profesionalen laguntzarekin.


Beraz, gure esku dago normalizaziorako bidea.

El cazo de Lorenzo



Hitz simple  eta irudi dibertigarri batzuek bidez, bideo honen egileak desberdintasunak dituen ume baten egunerokotasuna kontatzen digu: umeak dituen zailtasunak, gaitasunak, gainditu behar dituen oztopoak... Nire ustez, honetan ez da beharrezkoa zerbait idaztea, bideoak dena esaten baitu. Horregatik, bideoa ikusi ondoren bakoitzak hausnartu dezan.

 Benetan aberasgarria da!

miércoles, 10 de abril de 2013

AUTISMOA ETA GAUTENA

GAUTENA izena Autismoaren Gipuzkoako Elkartearen akronimotik sortua dago. Etekina ateratzeko asmorik ez duen erakundea da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (TEA) osatzen dute. Elkartea dagoen gizartean giltza diren erakundeekin lotura estua du eta laguntza ematen dion taldeari arreta modu profesionalean ematea du ezaugarri. GAUTENAk hitzarmenak ditu Eusko Jaurlaritzako zenbait sailekin, adibidez, Osasun eta Hezkuntza sailekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sail batzuekin, hala nola, Gizarte Politika eta Gazteria eta Kirol sailekin. Orain arte egin duen lana eskertu nahi izan zion Donostiako Udalak, 2003. urtean, Hiritarren Merezimenduari Domina eman zionean. Honekin batera, aipatzekoak dira Euskal Herrian eta Nafarroan dauden honako elkarte hauek:


  • APNABI : Autismo Bizkaia
  • ARAZOAK: Arabako Autismoa eta garapenaren beste nahasmen jeneralizatu batzuek Elkartea
  • ANA: Asociación Navarra de Autismo
Internetetik nabigatzen ari garenean, definizio desberdin asko aurkitu dezakegu autismoari buruz. Baina, zein da benetan autismoaren definizioa?. GAUTENAn honako definizio hau dago: Autismoaren Espektroko Nahasmenen (AEN) eredua da autismoa eta gizarteratze, komunikazio eta jardueraren garapen arrunta oztopatzen duten haur-nahasmenak dira. Garunaren anomaliei lotzen zaizkie, baina oraindik ez dira era sakonean zehaztu, eta funtsean, arrazoi genetikoei egozten zaizkie. 1943an idatzi zen honi buruzko lehen artikulua eta gaur egun lehen baino maiztasun handiagoz identifikatzen dira. Gaur egun sendaezinak badira ere, egungo tratamenduek nahasmen horiek dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute eta, laguntzarekin, ingurune normalizatuan bizi daitezen lortzen dute. 

Jendeak oso informazio gutxi dauka autismoari buruz. Horregatik, gaur egun ezjakintasun handia dago nahaste honen inguruan, beste askorekin gertatzen den moduan. Ezjakintasun hau jakintasun bihurtzeko Autismoaren Nazioarteko Eguna egiten da, joan den astean ospatu zen, apirilaren 2an hain zuzen ere. Egun horretan, guztion sentsibilizazioa lortzea da helburuetako bat. Baina helburu garrantzitsuena hau da: autistak gizartean autonomoak izatea lortzea. 




jueves, 21 de marzo de 2013

ESPERIMENTAZIO SAIOA


Joan den astean hasi ginen esperimentazio saioarekin eta bihar amaituko dugu. Antolakuntza eta Eskola Inklusiboa ikasgaiak batu ditugu bi aste hauetan eta Haur Hezkuntzako 2.mailako bi gelak elkartu gara asteko egun batzuetan.

Saio hauek aurrera eramateko, 4 pertsonako taldeak sortu dituzte irakasleek. Talde hauek haiek egin dituzte, gure betiko taldekideak ez direnekin lan egiten ikasteko. Lehenengo egunean, oinarrizko teoria birpasatu genuen, adibidez, honako galdera hauei eman genien erantzuna: Zer da eskola inklusiboa? Zein desberdintasun dago inklusioa eta integrazioaren artean?. Denen artean eman genien erantzuna galdera hauei eta aldi berean, bakoitzak bere iritzia emateko aukera izan genuen, baita debatitzeko ere.

Nahiz eta gai askori buruz hitz egin, gehienok inklusioa eta integrazioaren arteko desberdinetasunean jarri genuen interes gehiena, nik behintzat kuriositatea bainuen desberdintasun horri buruz. Hasiera batean, bi kontzeptu hauek esanahi bera zutela uste nuen, baina hainbat artikulu eta teoria irakurri ondoren jakin genuen kontzeptu bakoitza zer den. Aipatu beharra dago inklusioa ume guztietan oinarritzen dela eta integrazioa, berriz, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten umeetan.

Hau guztia egin ondoren, murala egitera ekin genion. Gure taldean, herrialde desberdinetako umeak marraztu  ditugu eta muralan zehar hainbat esaldi edo hitz jarri ditugu: harrera plana, guztiontzako eskola, material desberdinak etab. Gaur, eskola batean aurkitzen ditugu hainbat pertsona (aholkularia, koordinatzailea, tutorea ...) jarri ditugu kolorezko paper batzuetan. Hau egiteko, aldizkari batetik pertsonaiak moztu ditugu eta ondoan, adibidez, "aholkularia" jarri dugu.

Amaitzeko, nahiz eta nire betiko taldekideekin lan ez egin, oso gustura sentitu naizela esan beharra daukat. Gainera, guztion artean giro egokia sortzen saiatu gara. Horrela, gure lana amaitu arte.

martes, 12 de marzo de 2013

ELLING

Joan den astean "Elling" filma ikusi ondoren, argi eta garbi ikusten dugu, nahiz eta pelikulako bi protagonistak arazoak izan, aurrera egiteko eta hobekuntzak egiteko gai izan direla. Hau da, pelikulak transmititu nahi duen mezuetako bat autonomiarekin zerikusia dauka, bi pertsonai hauen garapena ikusteko aukera izan dugu eta autonomia lortzeko egin duten bidea ikusi dugu.

Aipatzekoa da bi pertsonai hauen bizitzak oso desberdinak izan direla. Ellingeri dagokionez, oso babestua bizi izan da txiki txikitatik eta ez da inoiz etxetik atera. Kjell Bjarneri dagokionez, berriz, abandonatuta izan zen. Beraz, egoera erabat desberdinetan bizi izan dira. Izaera aldetik, oso desberdinak dira ere.  Kjell Bjarne oso kuriosoa da, kotxeak konpontzea gustatzen zaio, emakumeak etab. Elling berriz, guztiz kontrakoa da, ez dauka kuriositate hori. Hala ere, bien artean lortu dute autonomia lortze eta kalean pertsona guztiak egiten dituzten gauzak egitea.

Nire ustez, filmak transmititu nahi duen mezua oso modu egokian egiten du. Nahiz eta bi pertsonai hauek laguntza beharrezkoa duten, autonomia lortzeko askatasuna behar dute eta hori pelikulan oso argi ikusten da.



martes, 5 de marzo de 2013

Amets egiteko, ez ditugu begiak behar.

Atzoko saioan edo klasean ikusmen zailtasunei buruz hitz egin genuen. Egia esan, ikusitako bideoaren ondoren ugariak dira gorputzean gelditzen zaizkizun sentsazioak. Nahiz eta ez ikusi, oso zoriontsu bizi ziren bertan agertzen ziren ume guztiak, eta askotan, kontrakoa uste dugu. Baina zoriontasun hori lortzeko gure laguntza beharrezkoa dute, horrela gizartearen parte sentituko direlako. Nire esperientziari dagokionez, ez ditut zailtasun hauek dituzten umeak hurbiletik ezagutu. Hala ere, ezagutzea gustatuko litzaidake, aberasgarria baita pertsona hauetatik ikastea; irakasten diezun bitartean haietatik asko ikasten duzu. 

Gaur egun, pertsona hauen egoera hobetu egin dela uste dut. Adibidez, nire eskolan eta institutuan pertsona hauentzat egokitutak zeuden instalazio guztiak eta gelan integrazioa asko sustatzen zuten. Kaletik ibiltzen naizenean, batez ere hirietan, ikusten dut hobekuntza handiak eman direla, adibidez, semaforoak soinuekin, botiketan dagoen "braille" alfabetoa... 

Youtuben ikusmen zailtasunak dituzten umeei buruzko bideoak ikusi ondoren, interesgarria iruditu zaidan bat harrapatu dut, ea zuei ere baliagarria zaizuen.



"Itsua naiz argien taupadei,
begietako itzalei,
itsua urdinaren zeruari eta eguzkiaren zuriari.
Baina ez nago ilun.
Sentitzean ikusten dut"